2022/05/20 19:00 Oteitza. Udaletxea

Hitzaldia: Oteitzako euskal izengoitiak

220520 Oteitzako euskal izengoitiak.jpg

Noiz: 2022/05/20, ostirala, 19:00etan euskaraz eta 19:30+ gaztelaniaz.
Non: Oteitzako udaletxean.
Hizlaria: Koldo Kolomo.

Gaia: Izengoitia baliabide linguistiko unibertsala da eta, historian zehar, pertsonak deitzeko eta bereizteko erabili da. Erranahi aldakorra dugu eta gurasoengandik seme-alabengana pasatzeko joera du. Halaber, baliabide estetikoa eta sormenaren fruitua da, pertsonaren gaineko karikatura linguistikoa egiten baitu. Egun, modu egokian erabilita, baliabide oparoa eta erakargarria izan daiteke euskararen erregistro informalak lantzeko, umorea erabiltzeaz gain, euskal senaren iturritik edateko aukera eskaintzen baitio hiztunari. Gehiago jakin nahi? Kotarroren 58 zenbakian jorratu genuen gaia.