2021/10/24 12:00 Allotz (Deierri). Herriko plazan

Folk musika kontzertua: Korrontzi

Korrontzi koplariak kartel mutua.jpg

Noiz: 2021/10/24; 12:00
Non: Allotz (Deierri).
Adin gomendatua: 9 urtetik aurrera

Antolatzaile: Irantzuko Lurrak. Asteburu mikologikoaren barruan.

Korrontzi (Euskal Herria, 2004) folk musika taldea Agus Barandiaran trikitilariak sortu zuen. Bere helburua, banda osatzean, euskal musika herrikoiari zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat ematea zen, beti ere trikitixa musikan oinarritutako ikuspuntu batetik, beronekin batera txalaparta edo alboka bezalako beste instrumentu tradizional batzuk ardatz hartuta eta bere lehen maisuak, Rufino Arrola trikitilariak (1909 – 1996), helarazi zion tradizio guztiarekiko erabateko errespetua inoiz ahaztu gabe.

Sonoritate berri hau lortzeko, musika estilo modernoagoez inguratu eta, besteak beste, mandolina, baxu elektriko, kontrabaxu edo perkusioen laguntza izan zuen.