2021/05/28 19:00 Centro Cultural Tafalla Kulturgunea

Ez dok ero

CARTELEZDOKEROT.jpg

'Mikelote eta Pantxo' bikote artistikoa desegin egin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Agertokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi; antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago haren zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.