2022/07/01 - 2022/08/31

Erakusteka: "Lilura-olerki magikoak"

Mikel Belascoain artista.jpg

Arte Berriko Fabrika Mikel Belascoain artista nafarraren sorkuntza laborategia da. 2022. urtean, 10 urteko jarduera ibilbidea eginda, Bertizko Jaurerrian hamabost erakusketa puntu instalatuko dira, eta haietan kolorea, poesia bisuala eta magia izango dira gidari, Bertizeko natura eta espazioekin bat eginez.
Lilurak bere baitan biltzen dituen harridura, ilusioa eta xarma sortu nahi dira. Erakusketa proiektu honek hamarkada honetan bidelagun izan duten energia laburtu nahi du; eta energia hori opari gisa agertuko zaie uda honetan Bertiz bisitatzen duten pertsonei. Erakusketan pintura, eskultura, musika, argazkiak eta zinema izango dira aukeran, lorategietan, erakusketa aretoan eta Bertizko proiekzio aretoan banatuta.