2021/11/10 19:00 Iruñea. Nafarroako Antzerki Eskola

Antzerki-Kabareta: "Esnatu naiz"

esnatu-naiz.jpg

Antzerki Aroa, 2021

Sarrerak: 8 euro 

  • www.laescueladeteatro.com
  • antzokiko leihatilan,  ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

LABURPENA

 

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Ikuskizun honek kontatzen digun istorioa xelebrea izan arren, galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz? Beste modu batean galdetuta: gure nahiek, beharrek eta ametsek zer leku dute gure egunerokoan? Gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko mezua zabaldu nahi dugu obra honen bitartez.